Mondra Ohorezko Erregional mailara igo daiteke asteburuan

0
426

Mondra gizonezkoen Ohorezko Erregional mailara igotzear da. Denboraldi bikaina egin ostean, arrasatearrak datorren urtean hurrengo mailan bere lekua ziurtatzeko pauso batera daude. Gari Nuñez taldearen denboraldia ezin hobea izan da, aste bukaera honetan borobildu dezakete. Igoera lortu ezkero, liga amaitzean, beste multzoko lehenengoaren aurka jokatuko dute ligako txapelduna erabakitzeko.

Asteburu honetan, Mondrak Euskalduna taldearen aurka jokatuko du Mojategin, zaleen aurrean. Garaipena lortzen badute eta, aldi berean, Aloñak etxean galtzen badu Ilintxaren aurka igandean, Mondraren igoera matematikoki segurua izango da.

Gaur egun, Mondra da sailkapeneko liderra, Aloña bigarren sailkatuarekiko 13 puntuko aldearekin. Aloñak porrot bat jasango balu, aldea 16 puntura zabalduko litzateke eta gainerako 5 jardunaldietan oñatiarrek ezingo liokete sailkapenean aurreratu. Horrek Mondra bere aurkarientzat ia ezin iritsizko posizioan utziko luke.

Taldea igoera historikoa lortzear dago. Iaz mailaz jeitsi zen denboraldi gorabeheratsu baten ondoren, Gari Nuñezen mutilek hobekuntza nabarmena izan dute denboraldi honetan. Orain arte porrot bakarra izan dute, eta 2016an lortutako igoera arrakastatsu bera errepikatzeko zorian daude.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen