Mondra nagusi Urolaren aurka, tentsioz betetako norgehiagokan (3-0)

0
2118

Gaur arratsaldean jokatu da Mojategin Mondra eta Urolaren arteko partidua, eta arrasatearrek 3-0eko garaipen garrantzitsua lortu dute. Hiru puntuak etxean geratu dira, Mondrak lan handiarekin lortutako garaipenean.

Lehen zatia parekatua izan da, baina Mondrak jakin du bere aukera aprobetxatzen. Julen Letonak partiduko lehen gola sartu du atsedenaldira iritsi aurretik, 1-0ekoa eginez. Bigarren zatian tentsioa nabarmen handitu da. Partidua gero eta estuagoa izan da, eta Mondra jokalari bat gutxiagorekin geratu da txartel gorri baten ondorioz. Une horretatik aurrera, Urolak erasora jo du berdinketaren bila.

Nabarmentzekoa izan da Gaizka Iturriotz atezainaren lana, geldiketa erabakigarriak eginez eta taldea bizirik mantenduz une zailetan. Mondrak kontraerasoan izan du aukera, eta azken minutuetan erabaki du neurketa. Oxel Luengok 2-0ekoa sartu du amaiera gertu zegoela, eta luzapenean Xabat Otxandianok azken kolpea eman dio neurketari, 3-0ekoa eginez.

Une berezia ere izan da amaieran: lesio baten ondorioz, azken minutuan Gari Azkoaga atezaina zelairatu da jokalari gisa, zaleen txalo zaparrada beroa jasoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen