Blogeko argazkiak: JMVM, Isabel Aranburuzabala, Jose Ignazio Zaitegi.
Juventud Deportiva Mondragon ekipoa bigarrena geratu zen 1961-62 Lurralde Mailako txapelketan eta sailkapeneko lau lehenen artean kanporaketak jokatu ziren. Arrasatearrei Ilintxaren kontra egokitu zitzaien aurreneko norgehiagoketan eta aise kanporatu zuten Legazpiko taldea. Jarraian finala jokatu behar izan zuten, Debako Amaikak Bat ekipoaren kontra. Eta partidua Atotxan izan zen 1962ko maiatzaren 8an.




