Mondrak garaipen garrantzitsua lortu du gaur arratsaldean Mojategin, mailari eusteko borrokan, Mutriku 2-0 mendean hartuta, hasieratik amaierara nagusi izan dira norgehiagokan. Garaipen honekin, talde zuri-morea 13. postuan kokatzen da da 23 punturekin, sailkapenean bost talde atzetik utziz.
Lehen minututik, etxekoek partidaren erritmoa markatu dute, intentsitate eta jokoaren kontrol handiagoa erakutsiz. Nagusitasun honen ondorioz, Mondra aurreratu da 20. minutuan Xabat Otxandianok egindako golari esker.
Bigarren zatia ezin hobeto hasi da etxekoentzat. Atsedenalditik minutu eskasera, Gorka Menak abantaila handitu du 2-0ekoarekin, partida erabakita utziz. Hortik aurrera, Mondrak nagusi izaten jarraitu du eta ez dio aukera argirik eman aurkariari, jaitsiera postuetatik aldentzen jarraitzeko ezinbesteko hiru puntu ziurtatuz.









