Mondra Futbol Taldeko 125 kamiseta zozketatuko ditu Ibai-Artek

0
464
Santxo

Apirilaren 17a bitartean, Ibai-Artetik, Mondra Futbol Taldeko 125 kamiseta jarriko ditugu gure bezeroen eskura. 

Zozketan parte hartzeko, Arrasateko saltokietan erosi behar da, ibaiarte.eus webgunean helbide elektronikoa utzi, erosketa-ticket baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo Ibai-Arteko Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu kanpaina honen argitalpena: “Zozketa guztietatik zeinetan parte hartuko duzu? Denekin ausartzen zara? Zeuk erabaki!”.

Kamiseta hauen banaketa apirilaren 17an egingo dugu, goizeko 9etatik eguerdiko 13etara bitartean. Mondra Futbol Taldeko lagunak Arrasateko Udalak antolatutako Baserritarren Azokan postu bat jarriko dute eta ordutegi horren barruan dauden kamisetetatik gehien gustatzen zaizuna aukeratu dezakezu”.

Gainera, Baserritarren azokan kamiseta gehiago izango dira, beraz, gerturatzeko eta zure kamiseta eskuratzeko aukera ere izango duzu!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.  

Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen