Argazkiak: MB artxiboa.
Gure hiru talde lehiaketa ofizialera itzuliko dira asteburu honetan. Mondrak Aloña Mendiren aurkako derbia jokatuz ekingo dio ligari. Mondrak eta Aloña Mendik behera egin zuten iragan denboraldiaren amaieran, eta aurten Goreneko Erregional mailan jokatuko dute. Mondraren aulkian Garikoitz Nuñez entrenatzaile legazpiarrak debuta egingo du. Partidua Oñatiko Azkoagain futbol zelaian jokatuko da igandean arratsaldeko 16:30ean.

Bestalde, saskibaloizaleek hitzordua dute Iturripen Euskal Koparekin. Arratsaldeko 16:30ean jokatuko du Emakumezkoen Lehen Mailako Mondragon Unibertsitateak Lointek Gernikaren aurka final-zortzirenetako lehen partidua. Partidua bakarreko kanporaketa izango da eta irabaziz gero final-laurdenetarako txartela lortuko lukete.

Ondoren, arratsaldeko 18:30ean EBA Ligako Mondragon Unibertsitatearen eta Getxoren arteko norgehiagoka jokatuko da. Kasu honetan final-laurdenetako itzulerako partidua da. Joaneko partidua aurreko asteburuan jokatu zen. Partidua Getxok irabazi zuen 8 puntuko aldeagatik, beraz, Arrasateko taldeak puntu gehiagogatik irabazi beharko du hurrengo kanporaketarako sailkatu nahi badu.