Futbolak irekiko du asteburu honetan kirol jardunaldia. Mondrak Mutrikuren aurka jokatuko du larunbat honetan Mojategin. Cristian Leviren mutilak arratsaldeko 16:30ean zelairatuko dira. Leintz Arizmendik, berriz, ez du asteburu honetan jokatuko, atseden hartzea tokatzen baitzaio.

Ordubete geroago, arratsaldeko 17: 30ean, Mondratek ere etxean jokatuko du. Aurrean Aurrera Vitoria Futsal taldea izango du Musakola kiroldegian. Aurkari zuzena da, puntu bakarreko aldea baitago bi taldeen artean.
Saskibaloiari dagokionez, Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen zein gizonezkoen taldeek aurkari nafarrak izango dituzte jardunaldi honetan. MUko emakumezkoen taldeak Iruñean jokatuko du larunbatean 18:00etan Mojardin Lizeoko kiroldegian Kaleangora Liceo Mojardin taldearen aurka. Bestalde, EBA ligako MU Zizur Nagusira joango da, eta bertan Megacalzados Ardoinen aurka jokatuko du udal kiroldegian igandean, arratsaldeko 18:00etan.

Larunbat arratsaldean ere Arizmendiko boleibol taldeak jokatuko du. Aurrean Jatorkide Seniorra izango dute. Partida Gasteizko Aranalde kiroldegian jokatuko da arratsaldeko 19:00etan. Oso partida zaila da haranekoentzat, Jatorkide sailkapeneko hirugarrena baita.

Amaitzeko, Mugarri-Ingou eskubaloi taldeak Arrasatetik urrun jokatuko du ere. Patxi Garciaren mutilek Escolapios izango dute aurkari igande honetan goizeko 11:00etan. Partida Bilboko Escolapios ikastetxean jokatuko da.
Kanpanzar Arrasate eta Arrasate-Ordizia errugbi taldeak ez dira lehiaketara itzuliko otsailaren 13ra arte.