Mondrako eta Arrasateko banderak Sevillako Errege Kopako finalean izango dira

0
950

Gaur arratsaldean, Realeko ordezkariak Arrasaten izan dira, Maria Ubarretxena eta Ander Garay, Udaleko ordezkari gisa, eta Xabi Etxeberria eta Oneida Zubia, Mondragon taldeko ordezkari gisa, Arrasateko eta Mondrako banderak jasotzeko. Bi banderak, Gipuzkoako beste udalerrietako eta probintziako futbol taldeetako banderekin batera, Errealak Athletiken aurka Sevillan jokatuko duen Errege Kopako finalean izango dira, apirilaren 3an. Horren truke, Errealeko ordezkariek finala gogoratzeko bandera ekarri dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen