Mondra bihar itzuliko da lehiaketara Mojategin [Kirol prebia]

0
197
Santxo

Mugarri-Ingouk eta Arizmendik etxean jokatuko dute, eta Mondragon Unibertsitateak eta Mondratek berriz kanpoan.

Mojategin, Mondrak denboraldiko lehen partidua jokatuko du arratsaldeko 16:30ean. Covid-19aren ondorioz liga urrian gelditu ondoren, liga partidua bakarrera jokatuko da lehen fasean, eta kanporaketa formatuan bigarrenean. Lehen sailkatuak igoera jokatuko du Bizkaiko eta Arabako txapeldunekin. Partidua ateak itxita jokatuko da, baina You Tuberen bidez jarraitu ahal izango da.

Eskubaloiari dagokionez, Mugarri-Ingou taldeak arratsaldeko 16:00etan jokatuko du Iturripen. Urnieta Artola Harategia izango du aurrean Arrasateko taldeak. Osasun egoeragatik bertan behera utzi behar izan diren partiden kopurua dela eta, liga partida bakarra jokatuko da, amaieran igoera fasearekin. Partidua ateak itxita jokatuko da.

Etxetik kanpo, Lezon jokatuko du Mondratek arratsaldeko 17:00etan. Aurrean Jaixkiareto AFT izango du. Denboraldi honetan elkarren aurka jokatuko duten lehen aldia izango da, Musakolaren partidua atzeratu egin baitzen. Ziur oso partida interesgarria izango dela eta zaleek Twitch plataformaren bidez jarraitu ahal izango dutela.

Igandean berriz, Arizmendi boleibol taldeak Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatuko du goizeko 11:00etan Hernaniren aurka. Bailarako taldeak aurkari gogorra izango du aurrean. Hernanik azken partida galdu duen arren, oso erregularra izan da urtea hasi zenetik.

Bukatzeko, Mondragon Unibertsitateak Sarrigurenera bidaiatuko du eguerdiko 12:00etan Valle de Eguesen aurka jokatzeko. Arrasateko taldeak ez du arazo handirik izan behar garaipena etxera ekartzeko, txapelketako liderrak Valle de Eguesi irabazi baitzion Iturripen. Partida Twitch plataformaren bidez jarraitu ahal izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen