Minbizia garaitzeko, Mondra beteranak I. Txapelketa jokatuko da

0
692

Artxiboko argazkia, kartela eta beheko testua: Mondra.

2024ko maiatzaren 1ean, Mojategin, Mondragón K.E.k antolatutako emakume beteranoen lehenengo txapelketa jokatuko da, Izan Inurri elkartearen kontzientziatzeko eta dirua biltzeko helburuarekin.

Izan Iñurri, minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik bultzatzen duen erakundea da.

Gure ekitaldia kirolaren bidez minbiziaren inguruko tabuak haustu eta elkartasuna bultzatzea du helburu, partaide eta ikusleak hezkuntza eta sentsibilizazio ekintzetan murgilduz.

Helburuak:

  • Minbiziaren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa handitzea gizartean, kirol-ekitaldi baten bidez.
  • Bularreko minbiziaren ikerketarako eta gaixoen laguntzarako fondoen bilketa.
  • Komunitatearen artean elkartasuna eta laguntza sarea indartzea.

Txapelketaren antolaketa

Txapelketa 11:00etan hasiko da Arrasateko Mojategi zelaian eta 13:15ak aldera amaituko da.

Lau futbol talde beteranok hartuko dute parte: Mondra, Eibar, Intxaurdi eta Amorebieta.

Izan Iñurri elkartearentzat dirua biltzeko zozketak salduko dira eta partidak amaitu bezain laster, 12:45ak aldera, oparien zozketa egingo da.

Parte hartzen duten taldeei sariak banatuko zaizkie.

Zer da IZAN INURRI?

“Minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik dihardugun elkartea gara. 2019an jaio ginen, ohartu ginenean ez zegoela minbizia normaltasunez, tabuetatik libre eta zuzenean nahiz zeharka bizi duten pertsonak ahalduntzeko eran lantzeko gunerik. Orain arteko bideak argi utzi digu premia erreal, urgente eta behar baino ikusezinagoei erantzuten ari garela Iñurritik minbizian lagundu, formatu eta informatu egiten dugu. Ikuspegi feminista batetik, taburik eta epairik gabe. Formatu askotatik egiten dugu lan: tailerrak, formazioak, emakumeentzako erretiroak, bertso saiak, bideopodcastak, bilduma propioak, egutegiak eta sarea ehunduz”.

“Gure ahotsak minbiziaren bizipena garden eta taburik gabe aldarrikatzen du eta baliabide publikoak eskatzen ditu, besteak beste, osasun mental eta psikologikoan, nutrizioan, sexualidadean, fisioterapian eta laguntza ekonomikoan”.

Informazio gehiago https://izaninurri.eus/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen