Larunbat honetan, 17:30ean, Mojategin norgehiagoka erabakigarria jokatuko du Mondrako Senior B taldeak. Antigua Luberriren aurka jokatuko dute denboraldiko azken jardunaldian, helburu argiarekin, mailaz igotzea.
Luken Ugartebururen mutilek denboraldi bikainaren ondoren, Mondra B bosgarren postuan iritsi da azken jardunaldira, 27 punturekin, 7 garaipen, 6 berdinketa eta porrot bakar bati esker. Lehen sei sailkatuak igoko dira, eta partida bakarraren faltan, arrasatearrek ia ziurtatuta dute mailaz igotzeko txartela.
Arerioa, Antigua Luberri, zazpigarren da 24 punturekin eta 4 gol baino gehiagoko aldeaz irabazi behar du arrasatearrei postua kentzeko. Joan den astean, Mondra Bk Urnietaren etxean lortutako 2-2ko berdinketa funtsezkoa izan zen bere helburua bideratzeko.
Ilusioa giroan arnasten da, eta klubetik zale ugari espero dituzte Mojategin, igoera eskuratzeko partida honetan taldea bultzatzeko. “Ez geratu etxean eta hurbildu Mojategira taldea animatzera, zure babesa ezinbestekoa izango da”.





