ART eta Mondragon Unibertsitateak etxean jokatuko dute  

0
303

Pilota partiduek ireki dute asteburuko norgehiagoka sorta. Izan ere, Arrasateko pilotariek Uarkapen, Oiartzun, Oñati, Aretxabaleta eta Arrasate, Uarkapen jokatu dute ostiralean zehar. Hona hemen Arrasate Pilota Taldearen kartelera:

Zapatua, errugbiak irekiko du kirol jardunaldia. AGT/ERT Eibarren jokatuko du, Durango RT taldearen aurka, goizeko 10:30etatik aurrera. Arrasaten, Kanpazar Arrasate RTk Iruña R.C. taldearen aurka jokatuko du, zapatuko eguerdiko 12:00etan Mojategin.

Eskubaloian, Mugarri Ingou Arrasatek atsedena izango du aratusteengatik. Hurrengo jardunaldian, Bergarako, Soraluce BKE taldearen aurka debia jokatuko dute Iturripen.

Domekara igarota, areto futbolean, Mondratek Kukuiaga Etxebarri FS taldearekin neurtuko da, domekan 17:30etan, Etxebarriko kiroldegian.

Saskibaloian, Mondragon Unibertsitateko emakumeak Lointek Gernikaren aurka ariko dira, 18:00etan, Gernikan. Azkenik, Mondragon Unibertsitateko gizonen txanda izango da, Grupo Inmapa Filipenses taldearen aurka, arratsaldeko 18:30etan Iturripen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen