Mondra 6-0 gailendu da Mojategin

0
1663

Mondrak garaipen garrantzitsua lortu du gaur Mojategin Touring K.E.ren aurka 6 eta 0 bukatu den partidan. Golen egileak Jokin Gorostola (hat tricka lortu duena), Iker Pavon (bi gol sartu dituena) eta Axier Sanchez (bat sartu duena) izan dira. Etxeko taldeak kontrolpean izan du partida eta atsedenaldira 4 eta 0 aurretik iritsi da. Partidak oso ondo jasotako 3 puntu batzeko eta taldearen autoestimua igotzeko balio izan du.

Datorren astean Mutrikura joango da taldea, egun sailkapenean seigarren postuan dagoen taldearen aurka jokatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen