Testua eta argazkiak: Zenbait korrikalari.
2007an estreinatu zen lehenengoz Arrasateko atletismo pista, 15 urte beteko ditu aurten eta bere egoera negargarria da. Garrantzitsua da azpimarratzea eskualde osoko korrikalariok entrentatzen dugula bertan, gertuen dauden pistak Durangon, Zumarragan eta Eibarren kokatuta daudelako.

Atletismo pistak homologazioa galdu du, hau da, ez du konpetitzeko eta marka pertsonalak akreditatzeko balio, eskualdeko kirolariek kanpoan konpetitzea eragiten du, baina hau gutxienekoa da, pitzadurek, putzuek, zuloek… kirolarion segurtasun fisikoa jokoan jartzen dutelako, lesioak eragiten ditu Arrasateko pistak. Halaber, azken asteetan neguko tenperatura hotzak pista izozten du, goizeko lehen orduetan pistaren erabilpena guztiz eragotziz.

Lotsagarriak dira egunero prentsan kiroldegi berriaren inguruan politikariek argitaratzen dituzten marketing kanpainak, bitartean gaur egun kirol-instalakuntzen mantenimendua mantentzen ez denean. Nola eraikiko dute kiroldegi berri bat, zaharra mantentzeko baldintzarik ez badaude? Paradoxikoa benetan. Agian herria zorpetzea nahi dute.

Azken urte hauetan, udaletxetik harrotasunez entzun dugu kuoten prezioa mantentzen denean, baina urtero instalakuntzen kalitatea nabarmen jaisten doa beharrezkoak diren mantentze lanak guztiz betetzen ez direlako.

Udaletxearen hitzetatik ekintzetara pasa behar da, argazkiak eta marketinga utziz eta kirola praktikatzeko baldintza errealak sortuz.
Ander garay, nun zaude??
Bakarrik futbola ikusten dozu?
Futbol zelaiko belarra aldatu behar zen baino lehenago aldatu zenun, eta atletismoko pista egoera honetan daukozu, ez daukozu lotsarik.
Igual atletismoko direkiban postu bat eduki ezkero aldatukozenun.
Antoñako saskibaloi kantxa bezela, hotza eta euria egiten duen bakoitzean izotz pista bihurtzen da erabiltzaileen osasuna arriskuan jarriz. URTEAK DARAMAZKIGU HORRELA
Gero jendia Atxabaltako kiroldegira juten dala. Ez jat harritzen. Okerrena da gure alkatesak zin egin zauela “SuperKiroldegi” bat eraiki bihar zauela (noski Erreportaria Ta argazkiako posetan) 2019an. Hiru urte pasau die eta arrastorik bez.
Kirolariok kiroldegi berri faraoniko bat behar dugu ia! Heldu da momentua. Ahaztu zaitezte oposizioataz ta jarri proiektua martxan. Udalak ez omen dauka zorrik. Zeren zain zaudete? Eskatu kreditua ta hasi obrak.
Faraonikoak piramideak.neurrira eta neurrizko instalazioak beharko ditugu ez?
Lotsagarria da futbol partidua dagoenean patineteetan eta bizikletetan jendea atletismo pistari bueltaka ikustea. Eta noski, jendea koltxonetetara igota… eta hori guztia Ander Garayrekin harmailetan.
Berriro diot… lotsagarria
Arrasateko kiroldegia kirola egiteko baino Txikiparka ematen dau…
Atletismoko pistan korrika egitea mendian harri artean baino arriskutsuagoa da.
Igerilekuan entrenatzera bazoaz ezin duzu, sorosleak konoak erritmoak kontrolatzeko jarri baina gero kasurik ez. Materiala (palak,aletak…) debekatuta dago… Hori bai zapatu eta domeketan umeentzako pizina txikia + 2 kale handian… eta errematea Gipuzkoan igerileku olinpiko bakarrenetarikoa daukagula eta edozer gauza egitea dago igerian ezik
Gero udaletxeak esango du kirola bultatzen duela..
Broma hutsa dena…