Musakolako kaleetan danborra jotzera atera ezin izan diren arren, Arizmendi Ikastolako Santa Teresa guneko ikasle eta irakasleek ez diote San Isidro jaiak ospatzeari utzi nahi izan. Hori bai, osasun-neurriak errespetatuz. Eskolako patiotik musika eta informazio mezuekin girotu dute auzoa, eta marrazkien erakusketa egin dute itsas pasealekuan eta Legarra plazan. Ginkana bat ere egingo dute arratsaldean Musakolan.
Hasiera Kultura ARIZMENDI IKASTOLA Modu berezia ospatzen ari dira Arizmendi Ikastolako Santa Teresa gunean San Isidro