Ibai-Artek argitu du “tokiko talentu gazteek desfilearen amaierarako aurreikusitako ekitaldia mantentzen dela”.
Beheko testua: Ibai-Arte / Argazkia: MB artxiboa.
Ibai-Artek, Arrasateko merkatari eta zerbitzuen elkarteak, datorren larunbaterako, azaroaren 27rako, aurreikusitako moda desfilea beste egun batera arte atzeratu da. Eguraldi txarra dela eta, antolatzaileek erabaki hori hartu dute.
Aurrera jarraitzen du ordea, desfilea errematatzeko aurreikusitako ekintzak. Horrela, Arrasaten arratsaldea pasatzera animatzen diren guztiek mapping original batez gozatu ahal izango dute, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Herriko Plazan.
Hainbat arte-diziplina digitaleko sortzailez osatutako Logela Multimedia Production Studio taldearen eskutik, herriko ehun haur baino gehiagok herriko establezimenduetan aurki zitezkeen orrietan margotzen egon diren lanak proiektatuko dira Udaletxeko fatxadan. Kulturateko larunbateko pintura-ikastaroko artista txikiek eta Txatxilipurdiko ludotekek ere parte hartu dute.
Bilbon eta Gasteizen izandako antzeko ikuskizunen ildotik, gure txikien talentu artistikoa beste era batera ikusteko aukera izango da, argi eta kolorez beteriko ikuskizun honekin, eta Black Arrasateri amaiera ezin hobea emateko aukera ere izango da; izan ere, udalerrian bertan, berriz ere, lehentasuna eman baitzaio merkataritza iraunkor eta solidarioari.
Etxeko txikienen artelanekin egindako mapping honekin ere, 2021eko Gabonetako kanpaina hasiko dugu. Bizi, erosi, maite Arrasate, guztiok irabazi!
Ibai-Artek antolatu du ekimena, Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
Ibai-Arteko bazkide ez bazara baina elkartearen edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu, deitu 688734149 telefonora.