Miren Barrenetxeak Kuban egindako argazkiekin parte hartu du udako argazki txapelketan.
1 Argazkia: Cuba, Santa Clara.
“Santa Clara herrian paseatzen ari ginela, honelako gurdi bat ikusi genuen, umez josita. Harritu egin ginen, eta honek ume jolasen inguruan ausnartzera eraman gintuen… zein kontextu eta bizipen ezberdinak izan genezakeen munduko edozein leku ezberdinetan jaio izan bagina”.

- 2. argazkia: Cuba, Santa Clara.
“Herri berean, Che Guevaran mausoleora oinez gindoazela ateratako argazkia da, gure herriko paisaiatik oso urrun, argia ere nahi duenean jarri eta kentzen dena. Denboraren makinan urte batzuk atzera egin izan bagenu bezela sentitu ginen bidaia honetan”.

- 3. argazkia: Cuba, Cayo Coco.
“Azkenik, Cayo Cocora habiatu ginen, eta egiari zor, bizitzako ilunabarra oparitu zigun egunak. Mila kolore eta mila forma ezberdinekin. Zorionez, honelakoak, munduko edozein lekutan ikusteko aukera dugu”.

Lehiaketak zabalik jarraitzen du, eta beraz, uda honetan egin duzun edo egingo duzun argazki bat mondraberri@gmail.com-era bidal dezakezu.
Gurago baduzu bi edo gehienez hiru argazki bidal ditzakezu, eta emailean ondoko datuak jarri behar dira:
Argazki egilearen izen-abizenak, argazkiak erakusten duen lekuaren izena eta esperientzia horri buruzko komentario bat.
Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari digital honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.
Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.