Miren Altunak alzheimerrari buruz hitzaldia eskaini du

0
212

Miren Altuna, alzheimer fundazioko neurologoa eta doktoratu ondoko ikertzaileak gaur goizean eman du alzheimerrari buruzko hitzaldia, Kulturaten. Hitzaldi hau Goieneagusik antolatu du, arazo honek gizartean duen garrantziari buruz ikasteko eta jende asko hurbildu da, areto nagusi betez. Miren Altunak, gaixotasunaren gaineko hainbat puntu desberdin jorratu ditu.

Gizartearen zahartzearekin batera adinari loturiko gaixotasunak zaladu ditu; horien artean (memoria, arreta, hizkuntza eta orientazio arazoak esaterako) eragiten dituzten gaixotasunak nabarmentzekoak direlarik. Batez ere, alzheimerraren gainean sakondu du eta amaieran down sindromearen gainean hitz egin du.

Gaur egun, Alzheimerren gaixotasuna goiztiarki diagnostikatu genezake, dementzia garatu aurretik, lehen sintomekin batera. Ezinbestekoa da zahartze prozesu osasuntsuan ager litezkeen aldaera kognitibo ohikoak Alzheimerren gaixotasunaren lehen sintometatik ezberdintzea. Hori ahalbidetzeko bada iada hamarkada bat klinika praktikoan eskuragai baditugula gaixotasuna garaiz eta ziurtasun handiarekin diagnostikatzeko tresnak (biomarkatzaileak esaterako) eta nola ez narriadura kognitiboa eragin dezaketeen beste gaixosatunak diagnostikatzeko ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen