Miren Agur Meabek hitzaldia emango du Goienagusik antolatuta

0
113

Kritikaren Saria, Euskadi Saria eta estatu mailako Poesia Sari Nazionala jaso ditu. Hitzaldia eguazten honetan izango da (maiatzak 25) Kulturaten goizeko 10:00etan.

Beheko testua eta kartela: Goienagusi.

Miren Agur Meabe Plaza (Lekeitio, 1962). Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du.

Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n, Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan poema-liburuengatik; eta Euskadi saria hiru aldiz Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2011) gazte-nobelei esker.

Kristalezko begi bat nobelak eta Hezurren erretura ipuin-bildumak kritikaren eta irakurleen harrera beroa izan zuten.

2020an argitaratu zuen Nola gorde errautsa kolkoan poema-liburua, Espainiako Poesia Sari Nazionalaren irabazlea.

Han-hemengo nazioarteko topaketetan parte hartu du.

Literatur itzulpengintzan ere aritzen da. Besteak beste, Forough Farrokhzad poeta irandarraren edota Skolastique Mukasonga ruandarraren obra ekarri ditu euskarara.

Euskaltzain osoa da 2022ko otsailetik.

Hitzaldiaren azalpena

Larruak eta azalak gure kulturan izan dituzten hainbat agerpideren azalpena: mitoak, kondairak, herri-koplak, narrazioak… Gizakion larrua nahiz animaliena. Azalaren usaina eta kolorea. Larrua eta paradisua… Hainbat kontu bitxi, literatur gogoeta entretenigarri bat.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen