Miren Agur Meabe elkarrizketatuko du Emakume Txokoaren ‘Emakumeak protagonista’ saioak

0
292

Ibilbide luze eta oparoa du protagonista izango den Miren Agur Meabe Plaza idazleak. 2021ean Espainiako Poesia saria jaso zuen ‘Nola gorde errautsa kolkoan’ poesia liburuagatik. Elkarrizketatzaile lanetan Eider Rodriguez Martin idazlea izango da.

Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: 20 minutos.

Datorren maiatzaren 12an, ‘Emakumeak protagonista’ elkarrizketa saioak, Miren Agur Meabe Plaza idazlea hartuko du Kulturaten. Arratsaldeko 19:00etan izango da, euskaraz.

Ibilbide luze eta oparoa du protagonista izango den Miren Agur Meabe Plaza idazleak. 2021ean Espainiako Poesia saria jaso zuen ‘Nola gorde errautsa kolkoan’ poesia liburuagatik. 2022tik Euskaltzain Osoa den idazleak, sari eta errekonozimendu ugari jaso du helduentzako, nahiz haur eta gazteentzako literatur lanengatik. 

Elkarrizketatzaile lanetan Eider Rodriguez Martin idazlea izango da. Ipuin liburuez gain, literatur arlo ezberdinak ere jorratu ditu. 2021ean argitaratu du bere lehen eleberria, ‘Eraikuntzarako materiala’ da eta liburua aurkezten dihardu oraindik ere.

10 urtez, ‘Emakumeak protagonista’

Emakume Txokoak antolatzen dituen ekimenen helburua, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea izanik, saiakera berezia egiten dihardu emakumeen ekarpena ikusarazteko eta esparru ezberdinetan egiten duten lanaren aitortza egiteko. Helburu horrekin duela 10 bat urte eman zitzaion hasiera ‘Emakumeak protagonista’ elkarrizketa-solasaldi zikloari.

Elkarrizketa publikoen bitartez, emakume erreferenteak oholtza gainera igo dira, euren lana, ibilbidea eta hausnarketak plazaratzeko:  Edurne Brouard, Maite Aristegi, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Ana Gabriel Sabaté ,Garbiñe Biurrun, Virginia Imaz, Jeanne Roland, Ane Irazabal, Mari Luz Esteban…izan dira eta beraiekin solasean,  beste horrenbeste emakume elkarrizketatzaile lanetan: Maialen Iriarte,Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio, Arantza Santesteban, Dorleta Kortazar, Iraitz Agirre, Ana Murcia, Maite Asensio….

Elkarrizketa saio hauetan, protagonista izaten diren emakumeen lana eta ibilbidea ezagutzeaz gain, emakume horiek gertuagotik ezagutzeko aukera izan da. Sortu diren elkarrizketetan eremu guztietan emakumeen parte hartzearen inguruko hausnarketa interesgarriak sortu dira eta hainbat  oztopo, aukera eta erronka identifikatu ere, emakumeak arlo publikoan berdintasunean parte hartzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen