Minutuko isilunea egin du Karmele gogoan astelehenetako bilkurak

0
613

Arrasateko Pentsionistak plantaformak gogoratu du Karmele Iparragirreren omenezko ekitaldi zibila zapatu honetan Aldai parkean egingo dela.

Irudiak: Arrasateko Pentsionistak eta EH Bildu.

Astelehenero legez, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egin zen atzo eguerdian Herriko plazan.

Atzokoan gainera Karmele ondarrutar-arrasatearra gogoan izan zen, dinamika honen sortzaileetako bat izan zela kontuan hartuta.

Elkarretaratzeko parte-hartzaileek minutu bateko isilunea egin zuten bere oroimenez.

Halaber, Arrasateko Pentsionistek gogora ekarri zuten Karmeleren aldeko ekitaldi zibila larunbatean (apirilak 13) egingo dela Aldai parkean 18:00etan.

Pentsio duin eta parekideen aldeko borrokan, Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak dinamika berriak iragarri ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen