Mintzodromoak Euskaltzaleon Martxara deitu du, busaren izen-ematea zabalik

0
1878

Korrikaren harira, mintzodromoa egin zen ostegunean Arrasaten, eta Iruñeko ekainaren 13rako ‘Euskaltzaleon Martxa’ra deitu zuen. Autobuserako izen-ematea zabalik dago jada AEDn.

Argazkiak: AEK / Kartela: AED.

Korrikaren 12. eguna deitutakoaren harira, egitarauko ekitaldietako bat mintzodromoa izan genuen aurreko ostegunean.

Egun berberean 65 mintzodromo antolatu ziren nazioan zehar, eta Debagoienekoa Arrasaten egin zen, bertako Herriko plazan.

Ekimenak oro har helburu izan zituen bai euskararen erabilera sustatzea, bai herritarren artean hizkuntzaren inguruko hausnarketa bultzatzea.

Ekitaldi hau Iruñeko ekainaren 13ko ‘Euskaltzaleon Martxa’ra begira ere egin zen, euskaltzale oro elkartu nahi duen jai aldarrikatzailea. Autobuserako tiketak AEDn eskura daitezke jada:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen