Mintza Eguna ospatu dute Donostian Debagoieneko mintzalagunek

0
342

Argazkiak eta bideoa: Zahar-Berri.

Mintza Eguna Donostian ospatuko da aurten, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkartu dira, tartean Debagoieneko mintzalagunak.

Egunean zehar jarduera askotan parte hartu dute. Hamaiketakoa egin ondoren, alde zaharretik bisita gidatu batean parte hartu dute. Ondoren, San Telmoko mintzodromoan izan dira eta bertan sari banaketa egon da. Trinitate plazan bazkaldu ondoren, musikaz gozatu dute. Ederra izan da benetan!

Erlazionatutako berria: Arrasatetik autobusa egongo da Mintza Egunera joateko

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen