Minbiziz hildako langile baten familiari IFAMek kalteak ordaintzea erabaki du auzitegiak

0
1776

Horrela erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak. Mesotelioma pleuralaz hildakoaren (Julio Z. E.) alarguna eta semea 136.486,71 € jasotzekoak dira, Arrasateko enpresak ordainduta.

Eibarko Epaitegiak aurtengo apirilaren 28an jakinarazitako sententziari erregu errekurtsoa aurkeztu zioten hildakoaren alargunak eta semeak.

Duela gutxi Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenak errekurtsoa onartu du, eta Eibarko epaitegiaren epaia ezeztatu du.

Hortaz gain, IFAM Seguridad SLD enpresa 108.622’29 € ordaintzera zigortu du, hain justu, 108.622,29 alargunari eta 27.864,42 semeari.

Zenbateko horri “legezko interesa” gehitu dio, “heriotzak eragindako kalte moralengatik”. Epai honen berri ASVIAMIE elkarteak eman du oraintsu, Euskadiko Amiantoaren Biktimen elkarteak.

Julio Z.E. 1954an jaio zen, eta Arrasateko Feliciano Aranzabal y Cia SA enpresan lan egin zuen 1972tik 2013ra.

Gero, enpresa horren ondorengoan, IFAM Seguridad SL enpresan, lan egin zuen 2014ko urtarriletik 2015eko ekainera.

“Mesotelioma Epitelioide diagnostikatu zitzaion Txagorritxuko Ospitalean. 2015eko urriaren 13an, INSSaren ebazpenak, lanbide-gaixotasunaren ondorioz erabateko ezintasun Iraunkorra deklaratu zuen”.

“Gaixotasun horren ondorioz hil zen 2022ko maiatzaren 22an. Urte bereko abuztuaren 1ean alargunari lanbide-profesionalari lotutako prestazioak aitortu zitzaizkion”.

“Jasota dago, Juliok kalteengatik enpresaren aurka demanda aurkeztu zuela, Eibarko Epaitegiko Gizarte Aretoan, eta adiskidetzeko Akordio bat egin zela”.

“Era berean, gaixoak hala eskatuta, Gizarte Aretoak, segurtasun-neurrien faltagatik, deklaratu egin zuela segurtasun-neurrien falta egon zela, eta enpresa kondenatu zuen langileari Gizarte segurantzak onartutako prestazioen %40ko errekargu bat”.

Julioren heriotzaren ostean, 2022ko maiatzean, lanbide-gaixotasuna zela-eta, alargunak eta semeak kalteengatik demanada bat aurkeztu zuten IFAM Seguridad-en aurka, Eibarko Epaitegiko Gizarte Aretoak gaitzetsi zuena.

Erabaki horrek “enpresa babestu zuen, argudiatuz langileak kalte-ordainak jaso zituela hil baino 6 urte lehenago, 2016ko uztailaren 8an lortutako Akordioan”.

Alabaina, orain dela gutxi Auzitegi Nagusiak ebatzi egin du “ez dagoela inolako legezko oinarririk, ezta arrazoirik ere, kalte-ordainen arteko bateraezintasuna adierazteko”.

Hau da, bateragarriak dira “demandatzaileek, eragilearen oinordeko gisa, lesio iraunkorrengatik eskatutako kalte-ordainak, eta heriotzari lotutako kalte-ordainak, heriotzaren kaltetuak bezala”.

Ebazpen berri hau dela eta, ASVIAMIE elkartea, amiantoaren biktimen euskal elkartea, pozik azaldu da.

Bidenabar, “enpresei eta Prebentzio Zerbitzuei eskatzen die muturreraino eraman ditzatela neurri prebentiboak, lanpostuetan dauden substantzia kantzerigenoen aurka”.

Ildo honetan, ohartarazi du “CEPROSSek, lanbide-gaixotasunen Ministerioko erregistroak, 11 hilabetetan Euskadin erregistratutako kopuruak, beste Komunitateetako kopuruetatik oso urrun, hau da, estatu osoan erreistratutako lanbide-minbizien %53’24a, arazoaren larritasuna azaltzen du”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen