Mondravember, Mondragon Unibertsitateak eta CIC Biogunek antolatu dute hitzaldia biharko, azaroaren 25erako.
Argazkia: Mondravember.
Amaia Zabala Letona arrasatearrak eta Arkaitz Carracedok emango dute hitzaldia, biak ala biak CIC Bioguneko ikerlariak.
‘Minbizia atzo, gaur eta bihar’ ekitaldia antolatu dute Movember mugimenduaren inguruan, bai Mondravemberrek, bai Mondragon Unibertsitateak, baita Derioko ikerkuntza zentroak ere.
Ekitaldia Goi Eskola Politeknikoaren 7. eraikinean izango da, 7006 gelan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hitzaldia bertatik bertara edo online jarraitu ahalko da. Bertan izateko izena eman behar da. Online jarraitzeko klikatu hemen