MINBIZIAREN AURKAKO ELKARTEAK EGOITZA IREKIKO DU ARRASATEN

0
2188

Elkarteak arreta integrala ematen du pertsonaren ongizate fisikoa, emozionala eta soziala aintzat hartuta. Egoitza berria Pablo Uranga kaleko 6an dago.

Zerbitzu eta arreta guztiak doakoak dira, eta ez da beharrezkoa bazkide izatea, batez ere ondoko zerbitzuak ematen dituelarik:

Arreta psikologikoa, Haurren eta gazteen psikologoa, Arreta soziala, Ariketa fisikoa, Erizaintza, Nutrizioa, Fisioterapia, Erretzeari uzteko terapia, Laguntzeko boluntariotza eta OncoTips plataforma digitala.

Inaugurazioa datorren ostegunean izango da, ekainak 11 instituzioei eta hedabideei zuzenduta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen