Arrasateko egoitzak bi gai tratatuko ditu aurki: ‘Gaixotasuna eta gero lanera itzultzeko prestaketa tailerra’ eta ‘Nikotina kontsumitzeko modu berriak, gurasoentzat’. Biak ala biak doakoak dira eta izena eman behar da aurrez.
Pablo Uranga kaleko egoitza, inaugurazioaren ostean, funtzionamenduan dihardu minbizia duten pertsonei, senideei eta herritar orori zabalik.
Horrela, azaroaren 26rako nikotinaren kontsumoaren inguruko tailerra emango du, arratsaldeko 17:00etan online.
Era berean, abenduaren 3an hasita, lanerako itzuleraren ingurukoa eskainiko du, goizeko 11:00etan eta Arrasateko egoitzan, lau saiorekin.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoa elkartearen bi jarduera hauek doakoak dira, izena aurrez eman behar da, eta parte hartzeko “ez da beharrezkoa elkarteko bazkidea izatea”.
Izena emateko 943 45 77 22 telefonora deitu, gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera mezu bat bidali edo ondorengo webgunean sartu daiteke: https://www.contraelcancer.es/es/gipuzkoa/2026/2




