Ibai-Artek, Arrasateko merkatari eta zerbitzuen elkarteak, gaurko aurreikusitako moda desfilea beste egun batera arte atzeratu da, eguraldi txarra dela eta. Baina Arrasateko Herriko plazara hurbildu diren guztiek mapping original batez gozatu ahal izan dute.
Hainbat arte-diziplina digitaleko sortzailez osatutako Logela Multimedia Production Studio taldearen eskutik, herriko ehun haur baino gehiagok herriko establezimenduetan aurki zitezkeen orrietan margotzen egon diren lanak proiektatu dira Udaletxeko fatxadan. Kulturateko larunbateko pintura-ikastaroko artista txikiek eta Txatxilipurdiko ludotekek ere parte hartu dute.