Mila esker Arizmendi [Testua: Arrasateko Begisare]

0
1352

Argazkia: MB artxiboa.

Urriaren 18tik 22ra Arizmendi ikastolako DBH2ko ikasleak IKUS NAZAZU proiektoa burutzen aritu dira. Proiektu horretan ikusmen murriztua sufritzen dugunok zein arazoekin topo egin behar dugun eguneroko bizitzan aztertu dute. Astean zehar zenbait ekintza eta ikerketa egin dituzte (herrietan topatu ditzakegun oztopo urbanistikoak barne).

Astea bukatzeko jaialdi bat antolatu zuten Arrasaten, eta nahiz eta eguraldiak ez lagundu, arrakastasua izan zen. Begisareko partaideak bertan parte hartzeko gonbitea jaso genuen eta gustora bertaratu ginen.

Idatzi honekin, Arizmendi ikastolarigure esker beroenak eman nahi dizkiogu, gure arazoaz interesatzeagatik, gizarteari esateagatik badaudela ikusmen murriztua duten pertsonak, eta arazo hori ezin dela konpondu, ez betaurrekoekin ezta operazioarekin, hortan datza ikusmen murriztuaren gakoa. Eta uste dugu Arizmendik antolatu duen aste honekin, asko lagundu digula gure egoera ezagutarazten. Beraz, mila esker, Arizmendi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen