Asteburu honetan kontzertuak, jokoak, hitzaldia,… antolatu dira AGAKO, Euskaraldia eta Txosna Batzordearen esku.
Gaur eguerdian mikrofono saio irekia antolatu dute Gaztetxean. Saioarekin bat egin duten Arrasateko gazte askok eta ez dute agertokira igotzeko aukera galdu nahi izan. Horrelako ekitaldietan ohikoak diren segurtasun-neurri guztiak errespetatuz antolatu da kontzertua.

Leintz-Bailarako Euskaraldia ere batu da proiektura eta asteburuko hainbat ekintzek euskarari bultzada bat ematea dute helburu; esate baterako, bingo musikatuak, edota Hekatombe, Txerrikumeak eta Rebel Noise taldeen kontzertuek. Horretaz gain, Gaztetxean bertan aurten azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko den Euskaraldian izena emateko aukera egongo da arratsaldean zehar: “Ea horrela Arrasate ere euskararen arnasgune bilakatzea lortzen dugun denon artean”.