Mikel Urdangarinek, gitarra hutsez, kontzertua eskainiko du ostegunean Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan

0
965

Ostegun honetan, urriak 8, Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, «30 urteko ibilbidea eta 20 disko bizkarrean dituela, gasteiztartutako musikari bizkaitarrak esentziara itzultzea erabaki du ‘Uhinak’ ekimenarekin. Gitarra eta mikroaz soilik lagunduta, bakarrik, kantuak biluzik, bere publikoaren aurrean sortu zituen gisa, plazaratuko ditu Arrasateko emanaldian».

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen