Mikel Lizarralde: “Gero eta bizikleta elektriko gehiago saltzen dira”

0
813

Mikel Lizarraldek azaldu digu bizikleta elektrikoen eskaintza “gero eta zabalagoa dela, erabiltzaileen behar ezberdinetara gero eta egokituagoak”.

Ondorioz, “su eta gar gabiltza bizikleta elektrikoekin, baina ez da erraza ekoizleengandik bizikleta elektrikoak lortzea. Lortzen ditugun eta ondoren salgai jartzen ditugu bizikleta ia guztiak saldu ditugu”.

Dena den, “guk gehiago saltzea gura genuke, beste denda batzuk ere hala dabiltza, eta aurten holako 40-50 bizikleta saltzea lortu dugu Arrasate eta Oñatiko dendetan. Guk BHrekin askotan lan egiten dugu, eta zorionekoa izan naiz Marketin arduradunarekin egon naizelako”.

“Holandako Trek markako bizikletak ere azkenean iristen ari dira, urtebete itxaron behar izan ostean”.

“Gero eta gehiago saltzen dira, gazteek gero eta gehiagotan erosten dute, heldu askok egiten duten bezala. Izan ere, jubilatuentzat esaterako, motor elektrikoak erabiltzaileei laguntzen die maldan gora igotzen”.

“Degurixara igotzeko edota perretxikotan joateko adibidez. 90 kiloko pisuarekin, aldapan gora egiten du. Nik hori frogatu dut, eta bizikleta mota honekin gozatzen da”.

“Bizikleta elektrikoak gero eta hobeak dira, adibidez gero eta bateria potenteagoak dituzte. 250, 400, 500, 600ko bateriak izan dira eta guk orain gehien saltzen ditugunak 720ko motordunak dira”.

Prezioari dagokionez, “kalitate oso altukoak direnez 2.000tik gora euroko prezioa dute“. Zerbitzu teknikoa hurbil izatea ere garrantzitsua da: “BHrena 20 minutura daukagu. Bizikleta elektrikoa autoa bezalakoa da, matxurarik baldin badu, ez du aurrera egingo, eta zerbitzu teknikora eraman behar”.

Holako bizikletek mendizale batzuen artean kexa eragin dute: “Mendizaleak lasai ibiltzen doazenean batzuetan bizikleta elektrikoak ondotik igaro dira nahiko azkar. Motorrekin gertatu izan den antzeko zerbait gertatu da, eta beraz bizikleta elektrikoarekin ere tentuz ibili behar da”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen