Mikel Lasagak, Edurne Iñarrak eta Maider Vitoriak udako argazki lehiaketan parte hartu dute

1
2276

Arrasateko herritarrek udako argazki lehiaketan parte hartzen jarraitzen dute eta dagoeneko hainbat dira euren irudiak partekatzen ari direnak. Batzuk Arrasatetik eta herritik kanpo ateratako argazki bitxiak eta kalitate handiko beste argazki batzuk berreskuratzen ari dira. Hauek dira gaur parte hartu duten herritarrak:

Mikel Lasaga: ” udako ekaitza (valtierra)”

Edurne Iñarra: ” Casalarreina-tik bidaltzen dizuet eguzki lore polit hau. Oso ondo pasa oporrak”

Maider Vitoria: “Bakioko hondartzan ataratako argazkia da. Askotan urrutira joaten gara hondartza ederren bila eta etxian bertan dauzkagu, gainera uztaileko goiz hortan bakar bakarrik egon ginen”.

Arrasateko herritarrek euren argazkiak partekatzen jarraitzen dute, Mondraberriko udako argazki lehiaketaren bitartez.

Txomin Kortabarriak argazki bat partekatu du Cadizko Santa Maria portuan: “Oporretako eguzkiari agurra egiten. “

Gurago baduzu bi edo gehienez hiru argazki bidali ahal dituzu, eta emailean ondoko datuak jarri behar dira:

Argazki egilearen izen-abizenak, argazkiak erakusten duen lekuaren izena eta esperientzia horri buruzko komentario bat.

Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari digital honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen