Mondragon Unibertsitateko kapitainak 17 urtez bere etxea izan dena utzi du. Ointxeko jokalariak erabaki hori nola hartu duen kontatu digu.
Zerk bultzatu zaitu erabaki hau hartzera?
Bizitza erdia daramat Ointxen jokatzen, nire bizitzako kluba izan da, okerrena jokatu gabe agur esatea izan da, kantxan ezin egitea izan da gogorrena.
Alde egiteko erabakia denboraldiaren hasieratik hartuta zegoen, hausnartutako erabakia izan da. Etxez aldatu, Gasteizera bizitzera joan, eta atzerapauso bat ematea erabaki dut kategoriari dagokionez. Gasteizen jokatu ahal izateko talde bat bilatzen saiatuko naiz, konpromiso gutxiagorekin.
Hori da funtsean. Maila pixka bat jaistea, Ointxe uztea pena handia izan arren, beti pentsatu izan baitut hemen erretiratuko nintzela, baina hiriz aldatu eta beste herri batean lan egiteak ezinezkoa egiten dit klub honi lotuta jarraitzea.
Hala eta guztiz ere, oso pozik LEB Ligara egindako igoerarekin, ezta?
Nire sare sozialetan idatzi dudan bezala, kapitain batek ez du inoiz itsasontzia uzten, baina taldea LEB Ligara igota uztea urrezko amaiera da. 17 urterekin hasi nintzen lehen taldean, EBAra igotzea lortu genuen urtean, asko sufritu genuen hainbat jaitsierarekin eta berriz ere igoera lortu genuen Arrasateko jokalariekin osatutako taldearekin. Klubarekin nuen lotura LEB Ligara igotzearekin amaitzea zen espero nezakeen gauzarik handiena da. Jokatuz agur esatea izango zen onena, baina LEB mailan taldea uztea ikusgarria iruditzen zait.
Esan duzun bezala, zure bizitzako taldea da. Zenbat urterekin hasi zinen Ointxen jokatzen?
Nik beti esaten diet haurrei zorte ikaragarria dutela 8 eta 9 urterekin edo gutxiagorekin jokatzen hasteagatik. Nik 13 urterekin hasi behar izan nuen infantiletan jokatzen, ez zegoen orain dagoen adina talde. Futbolean jokatzen aritu nintzen saskibaloian izena emateko aukera izan nuen arte. 17 urte daramatzat klubean, asko iruditzen zait, 30 urte beteko ditut uztailean, bizitza erdia baino gehiago da klubean, eta ezin dut gehiago eskatu.
Jokatzeari uzten diozunean, saskibaloiaren munduari lotuta jarraitzea planteatu duzu?
Nik beti esan izan dut saskibaloia nire bizitza dela, ez dut neure burua ikusten saskibaloiarekin zerikusirik ez duen ezer egiten. Baina Gasteizera bizitzera joatean, balditza asko bete beharko lirateke. Entrenatzeko lanari eta prestutasunari dagokienez. Nik beti esan izan dut haurrak entrenatzea gustatuko litzaidakeela, baita kategoria altuagoak ere, baina orain ez, baina ez diot inoiz atea itxiko.
Ez dakit zaleei edo klubeko jendeari agur esan nahi diozun.
Kostako zait beste kamiseta bat janztea, kolore more eta beltzak ez ditut inoiz ahaztuko, nire koloreak izan dira beti. Esan nahi dut hemendik aurrera Ointxeren zale bat gehiago izango naizela, eta hiriz aldatu eta beste talde batean jokatu arren, ahal dudan guztietan etorriko naizela partiduak ikustera, nire egungo kideak ikustera, bai eta igotzen diren jokalariak ikustera ere, asko baitira.
Esker oneko mezu asko jaso ditut, baita taldekideen eta aurkarien zorionak ere, eta asko eskertzen ditut. Klub honen alde egin dezakedan guztia egingo dut.