Mikel Agirre eta Aitor Urangak urrea lortu dute Gipuzkoa mailako PLPan

0
654

Arrasate Atletiko Taldeko beste 14 neska-mutilek ere parte hartu dute Mojategiko probetan, gipuzkoar ugariren artean. Aitor 100 metrotan nagusitu da eta Mikel luzera jauzian.

Bideoa: Gipuzkoako Atletismo Federazioa / Argazkiak: Arrasate Atletiko.

Parte-hartze libreko probak jokatu ziren atzo Mojategiko instalazioetan. Ekitaldian minutu bateko isilunea egin zen Fermin Arreseren omenez, GAFko epaile izana, besteak beste. Ekitaldiak Gipuzkoako atleta gazte ugari elkartu zituen, tartean Arrasate Atletiko Taldeko 16 neska-mutil, ondoko markak lortu zituztelarik:

Mutilen luzera jauzian:

  • Mikel Agirre Uribarri 6’19 metro

Altuera jauzian:

  • Joan Leibar Beneit 1’45 metro

Pisu jaurtiketan:

  • Ane Lasagabaster Rodriguez: 7’08 metro

100 metroko lasterketan:

  • Aitor Uranga Uribesalgo 11 segundo eta 36 ehunen
  • Iker Menor Madariaga 11 segundo eta 88 ehunen
  • Almedi Mujika Astigarraga 11 segundo eta 93 ehunen
  • Ander Otero Aranaburu 12 segundo eta 02 ehunen
  • Oihan Zulueta 12 segundo eta 32 ehunen

Nesken 1.000 metroko lasterketan:

  • Olatz Martinez Zabala 3 minutu, 37 segundo eta 34 ehunen
  • June Kortazar Valgañon 3 minutu, 44 segundo eta 39 ehunen

Mutilen 1.000 metroko lasterketan:

  • Csaba Ekain Cot Uribe 3 minutu 35 segundo eta 24 ehunen

Nesken 300 metroko lasterketan:

  • Ane Del Fresno Lezeta 47 segundo eta 17 ehunen
  • Maia Etxebarria Martinez 47 segundo eta 45 ehunen
  • Izaro Garcia Garai 50 segundo eta 71 ehunen

Nesken luzera jauzian:

  • Garazi Aiastui Izarzugaza 4’05 metro

Mutilen 300 metroko lasterketan:

  • Almedi Mujika Astigarraga 38 segundo eta 58 ehunen

400 metroko lasterketan:

  • Ainara Lopez Rubio minutu 1, 04 segundo eta 05 ehunen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen