‘Mihiluze’ko bartko saioa irabazi dute Larraitz Trojaola eta Itsaso Erretolatzak

0
1530

Bikote arrasatearrak botea irabazia zuen bikotea garaitu zuen atzo gaueko saioan. Gaur ‘Mihiluze’ren saio berri bat ikusgai izango dugu ETB1ean.

Goiko irudia: Mihiluze.

Biak ala biak ETB1 saio ezaguneko lehiakide “historikoak” dira, ‘Mihiluze’ko aurreko etapan ere parte hartu baitzuten.

Etapa berri honetan, Udaleko eta Edertekeko bi langile hauek bi saiotan aritu dira, eta atzokoa irabazi egin zuten.

Kontuan hartzekoa da atzoko lehiaketako beste bikoteetako batek 16.800 euroko botea irabazia zuela. Beraz, Itsasok eta Larraitzek lorturikoa ez da ahuntzaren gauerdiko estula.

Ahobizi eta Belarriprest txapekin azaldu dira Arrasateko bi lagun hauek, eta ‘Mihiluze’n jarraitzen dute. Gaurko (astearteko) saioa ETB1ean izango da gaueko 21:35etik aurrera. Aupa Itsaso eta Larraitz!

https://eitb.eus/W_bqdXY0/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen