Sanbaleixoak ospatzen dabitzie asteburu hontan ta gaur atsaldien eta bixer eguerdixen zer ospatua be egongo die.
Atzo, eguakotxa, Arrasateko auzo honetako jaixak hasi zien, ta gaur Inaxio Zuazubiskar ‘Txosa’ auzo-alkatiak baloratu dau “oso ondo hasi ziela”.
“Jendearen aldetik be erantzun oso ona egon zan” adibidez bertso saiuan, Ane Zuazubiskar, Peru Abarrategi eta bere anaixetako bateaz.
Gainera gau partien mus txapelketia jokatu zan: “26 bat bikote etorri zien, eta sekulako girua egon zan. Txapeldunak arrasatearrak izen zien eta txapeldunordeak kanpotarrak”.
Kontuan hartzekua da “2021ian eta 2022xan etziela jaixak ospatu, eta jendia ospatzeko goguekin auen”.
Gaur, zapatuan, auzo-bazkarixan adin desberdinetako 40 lagun alkartu die, eta bazkaitxeko ziska-miska batzuk, makailaua, postrea, kafia,… egon die.
Jai Batzordeko Iban Bengoak gehitxu dau gaur atsaldien umiendako eta gaztiendako txokolatada egongo dala, eta gabien, 21:00etan Kontralde taldearen kontzertua.
Bixer, domeka, goixien San Baleixon meza izengo da, ta dantzarixen emanaldia alkarte gastronomikoan eguerdian. Auzo-alkatiak nabarmendu dau jaixen garrantzixa, “auzua alkartzen dalako”.