Testua: Kooltur Ekintza. Argazkia: EITB.
Ostegun honetan, urriak 14, Mice taldeak kontzertua eskainiko du Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak programaren baitan.
Mice da Eibarko Napoka Iria zenaren erdiak, Miren Narbaizak, bakarka sortutako proiektua. Bakarka hasi zen kantuak idazten, baina gerora talde bihurtu zuen honako musikariek lagunduta: Joseba B Lenoir, Ilargi Agirre eta Ibai Gogorza. Arrasateko emanaldian izango dira laurak.
Mice-k bi lan luze ditu: ‘Mice’ eta ‘Zilar printzak’, azkenekoa justu pandemia aurretik erditua. Bere proposamenean batzen dira rocka, giro intimistak, soinu paleta zabala eta, batez ere, nortasun eta erregistro handiko ahots erraldoia.