MICE Kulturate Akustikoaren eszenatokira igoko da gaur (igandea)

0
194

Argazkia: MICE – Jon Iraundegi.

Gaur arratsaldean asteburuko Kulturate Akustikoaren azken kontzertua izango da arratsaldeko 20:00etan Kulturaten. Oraingoan MICE eszenatokian egongo da, Miren Narbaizaren bakarkako proiektua. Urrian MICE aurkeztu zuen Arrasaten Kooltur Ostegunetan.

Miren Narbaizak 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Bi argitalpen editatu ditu, izen bereko diskoa 2017an eta lau kantuz osatutako ‘Zilar printzak’ EP-a 2019an. Rocka beti abiapuntu, beste estilo batzuetara hurbiltzea gogoko du MICEk, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela.Sarrerak kontzertuan bertan eskuratu ahal izango dira doan.

Hurrengo kontzertuak:

Irailak 9, ostirala, 20:00etan: Ghau, Gartxot Unsain. Musika talde bat baino gehiago izan nahi duen proiektua da Ghau. Kantuak bestelako diziplinekin nahasteko zirrara bati jarraituz, dantza, musika, dramatizazioa eta arte plastikoen bitartez sentimendu sorta bat helaraztea da asmoa, energia transmisio berezi bat. Kantuak oinarri, bisualki indartsua den estetika bat sortzea izan da helburua, nire istorioari eurena batzea.

Irailak 10, larunbata, 20:00etan: Maruja Limón. Maruja Limón Bartzelonako bost kidez osatutako taldea da, flamenkoaren, poparen eta erritmo latinoen artean dagoen bere bizi-musikagatik bereizten dena. 2022an, MARUJA LIMONek bere hirugarren diskoa aurkeztu du: ‘Vidas’ (Satelite K, 2022). Energiaz, intentsitatez eta alaitasunez betetako lana. Flamenkoa, popa, erritmo latinoak eta hirikoak heldutasunez nahasten dira ahots eta bizitza multzo bat osatzen duten letrekin. Gure auzoetan bizi diren istorioak, beren orainak, iraganak eta etorkizun posibleak azalduz.

Irailak 11, igandea, 20:00etan: Frank Blackfield. “Amerikako musikaren bihotzera egindako bidaia, disko bihurtuta.”Horixe da Blackfield-en 10 abestiz osatutako azken bilduma: Still Free ‘n rockin’ (2020), Jorge Pais, Nagore Etxabe eta Nagore Michelena bidaide mundial dituelarik, Oiartzungo Mecca estudioan grabatu duen laugarrena. Rock, blues eta country-aren klasikoenen artean joan-etorria, edozeinentzako musika ezin hobea. Estatu Batuetan hogeita hiru urte egin zituen Folk eta Country-Blues musikari gisa. Orain dela ia 25 urte itzuli zen Europara. Ikus-entzuleak Atlantikoaz bestalde eramango ditu ordu eta laurden inguruko emanaldian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen