Mezu anonimoa eta pintada salatu ditu San Felipe Elkarlaguntzak

0
1117

Argazkia: Elfunerariodigital

San Felipe Elkarlaguntzak azaldu duenez atzoko “lehen orduetan idazki anonimo bat jarri da Arrasateko ohiko eskelen eta beste gune jendetsu batzuen erakusketa-guneetan”.

Hortaz gain, pintada bat egin zen Banco Santander ohiaren lokalaren kanpoaldean, hau da, San Felipe Elkarlaguntzak abiatuko duen Beilatoki berriaren kanpoaldean. Bi ekintzak beilatoki horren kokapenaren aurkakoak izan ziren.

Horien aurrean, San Felipek pintada gaitzetsi du eta “ez dago ekintza anonimoen jokoan sartzeko prest. Horrelako praktikek beren burua gaitzesten dute ‘harria bota eta eskua ezkutatzeko’ duten izaeragatik”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen