Mertxe Madinabeitia, Miren Gastañares eta Maripi Etxebesteri egindako omenaldiarekin hasi da Arrasate Blues

0
1410

Lehenengo bi kontzertuak Itxasok Herriko plazan eta Starblues taldeak Otalora Lizentziatuan eman dituzte.

Gaur arratsaldean ireki da Arrasate Blues jaialdiaren aurtengo edizioa. Edizio honetan musikazaleek 12 kontzertuz gozatzeko aukera izango dute. Jaialdia Mertxe Madinabeitia, Miren Gastañares eta Maria Pilar Etxebesteri egindako omenaldiarekin hasi da. Hirurak Arrasate Musikaleko irakasleak izan ziren 30 urtez, eta musika eskolako irakasleen lehen klaustroko kide izan ziren.

Jarraian, Itxaso bizkaitarrak aurtengo edizioko lehen kontzertua eskaini du. Kantari bizkaitarra Daniel Perez (gitarra) eta Gorka Benitez (saxo tenorra eta flauta) ohiko kolaboratzaileekin batera etorri da, euskal jazz bokalaren diskorik ikonikoena grabatu ostean, ‘New Land-Lur Berria’.

Bigarren kontzertua arratsaldeko 20:30ean hasi da Otalora Lizentziatua kalean Starblues taldearen eskutik. Taldea gaur egun taldearen partaide den Jon Barreros (Kitarra eta ahotsak) eta Urko Ruiz de Apodakak (Baxua eta koroak 2019 arte) ordiziarrak, bakoitzak bere proiektuak amaitutzat eman eta gero sortu zuten 2010eko irailean Ordizian (Goierri). Bateri jole bat aurkitu eta Blues-Rock estiloko moldaketak eta Jonek sortutako abesti batzuk jotzen hasita, base melodikorako piano/organo bat beharko zutela erabaki eta gero, Yon Labayen tolosarra egungo teklistarekin harremanetan jarri eta taldea laukote bezala finkatu zen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen