940 eurorekin saritu ditu Ibai-Artek Merkemerkauko zozketako irabazleak

0
927

Loli Zeziaga eta Dominga Fernandez suertatu dira irabazleak, eta gaur eguerdian Ibai-Artek sari bana eman die.

Merkemerkauak, pagotxez gain, zozketa ere eskaini du bertako erosleen artean. Ibai-Artek zozketa egin du eta bi irabazleen berri eman du: Dominga Fernandez eta Loli Zeziaga.

Irabazleek 940 eurona jaso dituzte gaur eguerdian Herriko plazan Ibai-Arteren eskutik. Bertan izan dira Ibai-Arteko lehendakaria Bea Etxabe eta Juntako beste kide batzuk.

Bi sariak Ibai-Arteko dendetan trukatzeko erosketa txartelak dira eta “txartel batzuk elikadura dendetan erabili beharko dituzte, beste batzuk ostalaritzan, beste batzuk modan, etab.” Zozketan 1.025 pertsonak hartu dute parte. Zorionak irabazleei!

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen