Datorren larunbatean, otsailaren 15ean, Merke-merkaua ospatuko da Arrasaten, eta dendariek euren erakustokiak etab. kalera aterako dituzte.
Testua: Hondakinen kudeaketa bulegoa.
Datorren larunbatean, otsailaren 15ean, Merke-merkaua ospatuko da Arrasaten, eta dendariek euren erakustokiak etab. kalera aterako dituzte. Hori dela eta, kartoiaren eta organikoaren bilketa egiten duten kamioiak ezingo dira alde zaharrean ibili.
Beraz, kartoiaren eta organikoaren bilketa zerbitzua erabili nahi baduzue, zuen kartoia eta organikoaren edukiontzia ate aurrean utzi ordez, gertuen duzuen edukiontzietara eraman beharko duzue goizeko 10etarako. Goizean zehar, kamioia bertatik pasatuko da, kartoia jaso eta bertan dauden edukiontziak hustuko ditu. Ondoren, edukiontzia zuen komertziora bueltan jaso beharko duzue.