Merkemerkaua eta Hauspo eguna ospatuko dira irailaren 9tik 11era arte

0
747

Irailaren 9, 10 eta 11n Ibai-Artek MERKEMERKAUA ospatuko du, 2021eko udaberri-udako stock azoka. Ostegun eta ostiralean, arratsaldez, 16:00etatik iluntzeko 20:00etara ospatuko da, eta larunbatean berriz, egun osoz, goizeko 10:00etatik arratsaldeko
20:00ak bitartean, etenik gabe.

Oraingo honetan ere, saltoki parte hartzaileak beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara irtengo dira udaberri-uda denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, hizkuntza akademia, autoak,
etab. Parte hartuko duten saltokiak eta beraien kokalekuak hauek izango dira:

SALTOKIA KOKALEKUA

Halaber, Kids&Usek 2018tik 2020ra bitartean jaiotako haurrentzako antzerkia antolatukodu, ingelesezko ipuin bat, 30 minutuko istorio dibertigarri eta adierazkorra. Hau irailaren 9an izango da, osteguna, eta 3 emanaldi egingo dira Biteri plazan: 17.00etan, 18.00etan eta 19.00etan. Toki-kopurua mugatua izango da, haur bakoitzak txanda bakarra aukera dezake eta heldu batekin joan behar du. Gonbidapenak hemen eskuratu ahal izango dira irailaren 1etik aurrera:

https://entradium.com/events/storytime-babies-where-do-you-live

Gainera, gerturatzen den orok azokaz gozatu ahal izango du, eta baita Hauspo Egunaren baitan antolatu den egitarauaz ere:

– Irailak 10:
o 18.30: Mirari, Maddi eta Izaro. San Andresen, Hiruki Plazan
o 20.00: Izer eta Enerko Dorronsoro. Portaloian.
– Irailak 11:
o 12.30: Iñaki Dieguez eta Xabier Leturia + Txikitxu-Arrostaitz. Jokin
Zaitegin
o 19.00: Iñaki Plaza eta Koldo Uriarte. Herriko Plazan.


Ezin duzu galdu!! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu, bizi Arrasate!! NIK ARRASATEN!!! Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen