Argazkia: MB artxiboa. Beheko testua, taula eta kartelak: Ibai-Arte merkatari elkartea.
Irailaren 7, 8 eta 9an plan paregabea egiteko aukera daukazu Ibai-Arteren eskutik, udaberri-udako stock azoka ospatuko dugu eta gainera, Hauspo Egunaz girotuko dugu kalea!!
Ostegun eta ostiralean arratsaldeko 16:30etatik iluntzeko 20:00etara ospatuko dugu, eta larunbatean berriz, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Urtero bezala mota askotariko saltokiak aterako gara kalera, gure establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udaberri-udako denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, ilerako produktuak, etab. Parte hartuko dugun saltokiak eta kokalekuak hemen dituzu:

Gainera, gerturatuz gero, azokaz gozatzeaz gain, Hauspo Egunaren baitan antolatu dugun egitaraua ere izango duzu zure eskura:
Irailak 7:
- 18.00: Arrasateko Trikitixa Eskolako Trikitilarien Kalejira kaleetan zehar
Irailak 8:
- 17.00: 1 eta 6 urte bitarteko haurrentzako jarduerak izango dira Kids&Us-en eskutik Herriko Plazan.
- 18.00: Eskola Plazara kalejira, animatzen diren trikitilariek abesti desberdinak joko dituzte, Gin Tonic Lehiaketa, etab.-ekin. Herriko Plazan.
- 20.00: Xabi Solano Maiza Portaloian.
Irailak 9:
- 19.30: O Val Das Moura kontzertua Herriko Plazan.

Beraz, erosketa, aisialdi eta dibertimendu egunak Arrasaten. Ostegunean, arratsaldeko 18.00etatik aurrera, Arrasateko Trikitixa Eskolako trikitilarien kalejiraz alaituko ditugu Arrasateko kale komertzial eta plazak. Ostirala berriz, 1 eta 6 urte bitarteko haurrentzako jarduera ezberdinekin hasiko dugu Kids&Usen eskutik, Herriko Plazan, arratsaldeko 17.00etatik aurrera. Honi, 18.00etatik aurrera, Arrasateko Trikitixa Eskolak antolatzen duen ohiko Eskola Plazara gehituko zaio kalejira batekin, VII. Trikiginaz eta animatzen zareten guztiek abesti desberdinak jotzeko aukera izango duzue. Eguna amaitzeko, Xabi Solano Maiza izango dugu Portaloian. Dakizuen bezala, Xabi musikari eta kantari euskalduna da, Etzakit rock taldean trikitia jotzen hasi zen, baina Fermin Muguruza Kontrabanda, The Solanos eta Esne Beltza musika taldeko kide ere izan da. Gure musikaren fusio bitxienetako baten sortzaile da, trikitia rockera hurbilduz, eta ostiralean bere emanaldiarekin gozatu ahal izango dugu. Amaitzeko, larunbatean, O Val Dan Moura taldearen kontzertua izango dugu Herriko Plazan. Celta-folk talde bat da, bere musika proposamena Rosalia de Castroren obra poetikoan oinarritzen dutena. Denboran atzera bidaia bat egitera gonbidatuko gaituzte, urruneko toki batera melodia sakonen bidez eta emakume galiziarra eta emigrantea, marinela eta baserritarra erretratatzen dituzten bertsoak harmonizatuz. Rosalia bertso horietan biluztu egin zen, guztiak duintasunez eta errespetuz janzteko. David Fernandezek (gitarra eta ahotsa), Joana Marcék (zeharkako txirula eta bigarren ahotsak), Laura Lorenzok (ahots nagusia), Carles Mesak (bateria, akordeoia, perkusioa), Alex Rodriguezek (biolontxeloa), David Arsok (baxu elektrikoa) eta Merik (gaita, txirulak, bigarren ahotsak) “A XUSTIZA POLA MAN” disko berriko abestiekin gozaraziko gaituzte. Harrigarria dirudien arren, gaurkotasuna duten errebindikazio-poemak dira, gizarte-desberdintasunaz, emigrazioaz, lurra uzteaz edo frustrazioaz hitz egiten dutenak eta hauekin, taldeak, gizartearen bidegabekeriak pairatzen dituzten pertsona guztiei beren omenaldi txikia egin nahi die jota, muñeira, pop edo ska erritmoekin baina betiko folk esentzia mantenduz. O Val Das Moura taldeak Euskadin ematen duen lehen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu, ezin duzu galdu!

Asteburu paregabea beraz!! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu, bizi Arrasate!! NIK ARRASATEN!!!
Ekimena Ibai-Artetik antolatu dugu Arrasateko Trikitixa Eskolarekin batera eta Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.




