Testua eta irudiak: Ibai-Arte. Argazkia: MB artxiboa.
Ostegunetik aurrera urteroko udazken neguko Merkemerkaua ospatuko dugu giro ezin hobean!
Ostegunetik larunbatera Arrasateko stock azokan parte hartuko duten saltokiak eta beraien kokalekuak hauek izango dira:

Eta gainera programaziorik honena azokara hurreratzen zareten guztientzat:
- Iker Piris Trío: Otsailak 18, 19.00, Herriko Plazan. (Kajoi tabernarekin elkarlanean)
- Elen`s River Dixieland Band: Otsailak 19, 18.30 Herriko Plazan eta ostean Arrasateko kaleak girotuko ditu.
Gogoratu baita ere, zozketa martxan izango dugula. Erosketak otsailaren 17, 18 eta 19an Arrasateko edozein saltokitan egiten dituzuen bezeroen artean 940 eurotan baloratuko bi sari zozketatuko ditugu, Ibai-Arteko saltokietan trukatzeko 940€ erosketa txarteletan. Zozketan parte hartzeko egun hauetan egindako erosketetan jasotako erosketa tiket bat 688734149 telefonora bidali besterik ez duzu egin behar. Bi zozketa burutuko ditugu, bat otsailaren 17 eta 18an jasotako tiketekin eta bestea otsailaren 19an jasotakoekin. Zozketa bakoitzerako, parte hartzaileko zozketarako zenbaki bakarra emango dugu. Zozketa otsailaren 23an egingo da eta bi irabazleekin harremanetan jarriko gara sari banaketarako. Animatu eta zorte on!
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.