Udal-gobernuak Legarre pabilioiaren inguruko urbanizazioaren asmoa onartu du. Eraikin berrian autoentzako 186 plaza egingo lirateke. Agirian ez da Babes Ofizialeko Etxebizitzarik aipatzen.
Irudia: Inmogroup Grupo Inmobiliario y Promoción Urbana SL.
Udal-gobernuak (EAJ-PNV eta PSE) azaroaren 17ko bileran onartu zuen Legarre esparrua urbanizatzeko jarduketa programa hasiera batean.
Bilera horretan ere ontzat eman zuen jendaurreko epea luzatzea, 10 egunez. Jarduketa programa Inmogroup Grupo Inmobiliario y Promoción Urbana SL enpresak aurkeztu dio aurten Udalari.
Agiri horrek 2022ko uztaileko data dauka, eta aurreikusten du obrak 4.799’51 metro koadroko azaleran egitea.
Hau da, Legarre pabilioiko eraikinean eta bere inguruan.

Agiriak jasotzen duenez, eraikin honetan oraindik zenbait jarduera ekonomiko martxan daude, eta urbanizazio obren aurreproiektua aurkezten du.
Horren arabera, eraikin berriak ‘L’ formakoa izango litzateke, errekara aldera zabalik. Hau da, “espazio librea” errekara begira egongo litzateke, ez Gipuzkoa etorbidera.
Udal-gobernuak onartutako agiriak aipatzen ditu Legarren merkatu inmobiliarioko prezioko 80 etxebizitza egitea, salmentarakoak izango liratekeenak.
Agirian ez da aipatzen Babes Ofizialeko Etxebizitzarik edota alokairura zuzendutako etxebizitzarik. Bai, ordea, autoenzako 186 garaje plaza. Lokal komertzialetarako espazioa ere egongo litzateke.
Espaloietan zuhaitzak, eserlekuak, farolak,… jarriko lirateke. Baita bidegorri zati bat ere, hain zuzen, Legarre eraikinaren eta Gipuzkoa etorbideko errepidearen artean. Martxoak 8 kale biribilaren eta Lapurdi kaleko bidegurutzearen artean.

Aurreikusten du ere errepide zati bat egitea, Legarre eraikinaren eta Deba errekaren artean. Hau da, eraikinaren atzeko partean. Bi norabide lituzke.
Agiriak aurreikusten duenez, Udalak “urbanizazio- eta birpartzelazio proiektuen behin betiko onarpenaren ostean, lau urteko gehienezko epe bat ezartzen da eraikitze-baimenak lortzeko eta urbanizazio obrak gauzatzeko, eraikitze-obrekin batera egingo direnak”.
Urbanizazio proiektuaren kostuari dagokionez, “Gauzatze Materialaren zenbateko osoa 1.479.241’26 eurokoa” litzateke. Halaber, “kontrataren aurrekontu osoa 2.117.297’12 eurokoa” litzateke.
Bestalde, aurreproiektuko etxebizitza, garaje eta komertzio-lokal guztiak saltzearen balorea “21.193.177’50 eurokoa” litzateke.
Etxeak egin eta egin, biztanleria urtero jeisten den bitartean. Aukera paregabea dugu asfalto eta porlan ordez parkeren bat egiteko, dena ez da dirua eta espekukazioa
Konstruktorak aberastu eta arrasatearron etxeak balioz jeistea lortzen ari zarete. Polmetasa zaharra, Uribesalgo, Polo Garaia, Ospital ondoko putzua, eta orain hau?. 500 etxebizitza behar dira herrian? aste honetan irten dira biztanleriaren jeitxiera datuak eta etxeak soberan daude, makina bat hutsik.
Langileak ez dira bertakoak izaten, edozein obratara urbiltzea besterik ez dago. Beraz, nori egiten dio mesede etxebizitzak egiteko grin honek? Nahi duzuenerako aldatu izan duzue HAPO, noizko burbuila honi mugak jarri?
Arrazoi dena, konstruktorak pozik.
Espekulatzaileei dirua ematen dien gobernu bat daukagu, dauena dau
Tamalgarria, lotsagarria…
Legarre eta Gelma inguru honetan ez daukagu berde gune edo Parke bat ere (Euskal Herria Plaza ez dut Parke edo berdegunetzat jotzen).
Eta Orain, Martxoaren 8 kaleko bizilagunok urteak eta urteak Pesa-lo autobus guztien Joan etorria, zarata, kutsadura… gure leiho eta balkoien azpitik Hasan eta gero, orain arte geneuzkan bista ederrak eta intimitatea kentzen digute, mamotreto-bloke bat gure pare-parean jarriz.
Ez dituzte ba nahikoa etxebizitza eraiki jada ZabalGunea esparruan??? Asko da, berdeguneak nahi ditugu, ez por lan gehiago!
Martxoaren 8 kaleko bizilagunak.
Langileak ez dira bertokoak, baina enpresen jabeak, bai. Gure herrian (Arrasate, Gipuzkoa, EAE) jeltzaleek agintzen duten bitartean ez dago zereginik, hauen lehentasuna dirua delako. Okerrena, oraingoz itzalik egin diezaiokeen alternatibarik ez dela existitzen da, beraz porlanaren politika luzerako daukagu.