Merkataritza berdearen astea ospatuko du Ibai-Artek aurten ere

0
526

Ba al dago herrian erostea baino berdeagorik? Herrian erostea jasangarria da, zaindu maite duzun hori!!!

Testua: Ibai-Arte.

Irailaren 10etik 19ra bitartean Arrasateko dendetan erosteak saria izango du!. “Ba al dago herrian erostea baino berdeagorik?” lelopean, 10 euroko erosketa-txartel ugari zozketatuko dira Arrasate Txartelarekin erosketak ordaintzen dituzten bezeroen artean. Sariak ausaz aterako dira ticketean, eta 10 euroko erosketa-hobariak Arrasate Txartelean sartuko dira.

Honez gain, irailaren 18an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Maiatzaren 1a Plazan (euria egiten badu Biteri plazan) 3 tailer egingo dira adin desberdinetako haurrentzat (0 urtetik aurrera) Txatxilipurdirekin: 0-4 Gunea, jolas erraldoiak eta kaleak apainduz tailerra. Animatu eta parte hartu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen