Merkatarientzat formazio saioa antolatu du Udalak, Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin elkarlanean

0
1457

Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin elkarlanean, Arrasateko merkatarientzat formazio saio bat antolatu du Udalak. Mintegiak “Eman bizia zure saltokiari sare sozialetan: sormena, estrategia eta adimen artifiziala” du izenburutzat eta June Aymat, marketing digitalean eta community managerrean adituak, emango du, gazteleraz.

10 ordutako formazioa izango da eta irailaren 22, 24, 29 eta urriaren 1ean eskainiko da, Kulturateko Biteri gelan, arratsaldeko 140:00etatik 16:30etara. Bertan, eduki erakargarriak planifikatzen eta diseinatzen, komunitatearekin konektatzen, gertatzen dena aztertzen eta Adimen Artifizialak sare sozialen inguruan aplikatzen ikasiko dute bertaratuek.

Izena emateko edo informazio gehiagorako, formacion@fmg.es helbide elektronikora edota 688832620 eta 943425557 telefonoetara jo beharko dute interesatuek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen