Merkatarientzako komunikazio formazioa antolatu du Arrasateko Udalak

0
407

Testua: Arrasateko Udala

Arrasateko komertzioak bultzatu eta salmentetarako komunikazio tresnak indartzeko, formazio saioak antolatu ditu Arrasateko Udalak Gipuzkoako Merkatarien Elkartearekin elkarlanean.

Ikastaroa mugikorrarekin bideoak sortzeko ekoizpen eta edizio basikoak erakutsiko die komertzioetako arduradunei, ondoren hauek beraien negozioetan aplikatzeko. “Besteak beste, mugikorra bideoak grabatzeko tresna gisa ezagutuko dugu, ekoizpenerako teknikak, ediziorako aplikazioak edo eta adibide praktikoak” azaldu dute udaleko ordezkariek.

Lehen formazio saioa martxoaren 4ean

Ikastaroa 25 ordutakoa izango da, eta presentziala izango da, Kulturaten. Ondorioz, eta komertzioetako ordutegiekin bateragarri egiteko, formazioaren ordutegia 13:45etik 16:00etara izango da. Saioak martxoaren 4, 6, 11, 18, 25 eta apirilaren 8, 10, 15, 17, 22 eta 24an izango dira.

Formazioa %100 diruz lagunduta egongo da eta izen emateak 943 425 557 telefonoan, 688 83 26 20 WhatsApp zenbakian edo formacion@fmg.es helbide elektroniko bidez egin daitezke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen